asteazkena, 2010.eko martxoak 10
en   es   fr
  Search
 Antolatzaileak    

 

 


   
  
 Berriak    

Bizkaia Saria geroratuta

asteartea, 2010.eko martxoak 9

 

 Eguraldiaren iragarpena ikusi dugu eta asteazkenetik hasita larunbata bitartean elurra egingo duela ikusita, batez ere ostiral eta larunbatean. Ostegunerako elur alerta ere jarrita dago.

 

 Lasterketa gunera doan errepidea itxita egon zen atzo eta egingo duen elurra ikusita egoerak ez du hobera egingo. Guzti hau ikusita lasterketa bertan behera uztea erabaki dugu. Bihar (asteazkena) batuko gara COBI-ko kideak lasterketa honen ordez zer egin dezakegun erabakitzeko.

 

 Barkamena eskatzen dizuegu sortu izan ditzakegun arazoengatik.

 

Gainordainik gabeko azken eguna

asteartea, 2010.eko martxoak 9

 

 Bihartik aurrera (martxoak 10) inskripzio guztiek 2 eurotako gainordaina izango dute.
 
 Dagoeneko eskuragai dago bigarren boletina.

 

Guztiontzako proba!

asteazkena, 2010.eko martxoak 3

 

 Bizkaia Saria 2010 Liga Norterako proba baliogarria da; horrela, maila ofizialetan parte ahal izateko ezinbestekoa da ligako talde baten kide izatea eta federazio-lizentzia edo egun baterako segurua izatea. Kategoria ofizialetan izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da. Hala ere, bai larunbatean eta baita igandean ere, lehaketatik kanpo egongo diren bi ibilbide (OPEN) prestatuko dira talderik ez dutenentzat. Gainera, larunbatean hasiberrientzat prestatutako ibilbide bat egongo da. Ibilbide hauetan parte hartuko dutenek aukeran dute eguneko segurua ateratzea eta probaren egun berean egin dezakete inskripzioa.

 
Larunbata:
Prezioak: 5 € 18 urtetik gorakoentzat (Hasiberriak izan ezik)
 
           3 € 18 urtetik berakoentzat
           3 € edozein adineko Hasiberrientzat
           3 € COBIko bazkideak
           + 2 € eguneko segurua (OPEN mailan aukerakoa)
           + 1 € txartel elektronikoaren alokatzea (COBIko bazkideak, Hasiberriak eta 18 urtetik berakoak dohan)
 
Igandea:
Precioak: 5 € urtetik gorakoentzat (Hasiberriak izan ezik)
 
           3 € 18 urtetik berakoentzat
           3 € edozein adineko Hasiberrientzat
           3 € COBIko bazkideak
           + 2 € eguneko segurua (OPEN mailan aukerakoa)
           + 1 € txartel elektronikoaren alokatzea (COBIko bazkideak, Hasiberriak eta 18 urtetik berakoak dohan)
           + 1€ "Lurzoru gogorra"
 

Bizkaia Saria 2010erako inskripzioak zabalik

osteguna, 2010.eko otsailak 25

 

 Zabalik daude Bizkaia Saria 2010erako inskripzioak. Izena emateko epea martxoaren 9an amaitzen da.

 
Inskripzioak Orienteering Online sistemaren bitartez egingo da. Bertan bi sarrera egongo da: Bizkaia Saria 2010 Relevos eta Bizkaia Saria 2010 Distancia Larga
Nahiz eta ez den erabiltzeko zaila , ez baduzue inoiz erabili, ez itxaron azkeneko momentura arte. Hemen aurkituko duzue zelan erabili sistema hau.
 
Diru-sarrera hurrengo kontu-zenbakian egin, izena adieraziz:
 
BBK:  2095    0358    02   3830317452
 
Ordainketaren justifikantea bidali inscripciones@cobidea.com helbidera. Inskripzioak ez dira onartuko justifikantea jaso arte.
 

Bizkaia Saria, munduan zehar entzutetsua

asteartea, 2008.eko apirilak 22

 

 

Mundu mailako tirada duen Orienteering Today aldizkari ospetsuak, Gorbeialdean ospatu zen VII. Nazioarteko Bizkaia Sariaren inguruko artikulu luzea argitaratu zuen 2008ko lehenengo zenbakian. Aldizkariak, Cobik proba horretan antolatu zuen jarduera kopuru handia nabarmendu zuen (sprinta, microsprinta, karaokea, kontzertuak…)

Zalantzarik gabe, datorren Bizkaia Saria o-meetingean faltako ez diren jarduerak.

 
   
Suscripción RSS    
 Babesleak    
   
  
 Laguntzaileak    





 
   
  
Inspired by Nina