asteartea, 2010.eko irailak 7
en   es   fr
  Search
 Argazkiak    
DSC_1027
DSC_1033
DSC_1034
DSC_1051
   
  
 Txandaketa eta Distantzia luzea    

Eremuaren deskribapena

Ingurua erliebe karstikoz osatutako goi lautada batek hartzen du. Sakonune eta ibar leun ugari aurki daiteke bertan. Landaretzari dagokionez, basoak, pagadiak gehienbat, eta elorri zuriz osatutako esparru erdi irekiak tartekatzen dira. Honek orientazio teknika arinak eta beste aurreratu batzuk tartekatu beharra eskatzen du. Zonaldearen barneragarritasun onak, malda leunekin baturik, abiadura azkarrean ibiltzea errazten du. Karst-a garatuta dagoen zonaldeetan sakonune ugari eta lapiaz formak aurkitzen dira. Honek konplexutasun teknikoa dakar eta ibiltzea zailagoa ere egiten du. Elementu interesgarri bat ere aurki daiteke bertan: egoera onean aurkitzen den otso zulo bat.

Desnibelak leunak dira orokorrean. Maparen ertzetan soilik aurkitzen dira aldapa ertainak. Maparen ekialdeko hegalean paisaia ikusgarriak aurkitzen dira, euri garaietan 300 metrotik gorako ur jauzia nabarmenduz!


Mapa

Mapa Juanma García Crespok burutu du 2008-ko ekaina eta abendua bitartean. Berrikustea COBI-ren eskutik 2008ko abendua eta 2009 urtarrila bitartean. Sestra kurben urrunkidetasuna 5 metrokoa da. Eskalak 1:15000 y 1:10000 lasterketa eta mailen arabera. Ibilbideen arduraduna: Zigor García.

Mailak

G/E: 12-14-16-18A-18/20B-20-21B-21A-21E-35-35B-40-45-50-55-60
Open: Horia (Ini-haurrak); Laranja (Ini-helduak) eta Gorria (Promozioa)

   
  
 Babesleak    
   
  
Inspired by Nina